Konpainiaren lana Kotxepineko aretoan ikusi ahal izango da, aktoreek eta txotxongiloek agertokia konpartiduten daben emonaldian, Leire Bilbaoren poemetan oinarritutako istorioa gorpuztuta. Sinopsiaren arabera, “Martak ez daki non bizi diran bildurrak, eta lasai bizi da herri polit baten. Bere aita marinela da eta portuan, zain dagoan egun gris baten, ekaitz batek uretara botaten dau. Itsas hondoak behartutako bidaia bat hasiko dau, horretarako arrainen eta bildurren hizkuntza ikasi behar badau be”.