Nahiz eta Udalak Agarre auzoarentzako plan integral bat jarriko ebala esan, plan hori opakotasunez eta irregulartasunez beteta dagoan hustutze agindu masibo eta express bat dala, eta beraz, Udala guzurretan eta gardetasun barik jokatuten dagoala salatu dabe Arratieko Sare Antiarrazistak, Karabie Gaztetxeak eta Harriketarrak Gazte Asanbladeak.
Agarreko auzoan bizi diran hainbat personen aitorpenak batu ditu Arratieko Sare Antiarrazistak eta bertan hurrengoa azaldu dabe auzotarrek, ”Guk eskatuten doguna entzunak izatea da eta ez engainauak. Emon deuskuen konponbide bakarra gure etxeetatik urten eta alkarbanatutako etxebizitzetara joatea izan da, baina plan horretan izena emon eta sinatu daben personak ostatu batera eroan dabez. Oraingoz, bost persona dagoz kale gorrian biziten”.
Auzotarrek argi itxi dabe euren gogo bakarra herrian erroldatuak izitea eta, beste herritarrek moduan, alokairu duin bat eukitea dala, holan euren bizi baldintzak hobetuko diralako.