Umeak izango dira protagonista Lemoako Kotxepin Kultur Etxean urtail amaieran, izan be, lemoaztar txikerrenentzako eta familientzako jarduerak dagoz antolatuta. Gaur, hilak 28, Lur Korta kontalariak hiru urtetik gorakoentzako ipuinak kontauko ditu bere Ipuinekin jolasean emonaldian.
Lur Korta Redinek betidanik izan dau istorioak kontau, antzeztu eta biziteko grina eta aktore, ipuin kontalari eta antzerki irakaslea izan da. Ipuinekin jolasean saioan Auroritaren istorioak kontauko ditu, emonaldi parte-hartzailean. "Aurorita bere maleteagaz doa herriz herri, liburutegietan murgilduta ipuinak kontetan. Gaur be ipuin desbardinak kontauko ditu gerturatuen diran umeen laguntzeagaz. Badakizu zer daroan maleta gorrian?", dino sinopsiak.