GIZARTEA

Agarreko auzoko etxeetako polemikea

Ager Barragan 2026ko urtarrilaren 27a

Hainbat dira euren herri eta herrialdeetatik beste batzuetara bizi hobeago baten bila joaten diran personak eta Lemoako Agarre auzoa horren adibide argia da, baina honek be, herritarren artean polemikea piztu dau atzen egunetan.

Pasau dan asteko astelehenean, goizaldeko 02:00etan, Ertzaintza auzo honetako etxebizitza blokeetan sartu zan eta bertan bizi diran persona guztiak identifikau ebazan. Honegaitik, Karabie Gaztetxeko eta Harriketarrak Gazte Asanbladako kideek komunikadu bat atera eben hurrungoa esanez: “Udalak, persona honeei errolda eskubidea ukatuten deutse eta ondorioz, errolda barik, ezin dabe lanik ezta etxebizitzarik lortu. Honen ondorioa euren bizi baldintzak ezin hobetutea da".

Karabie eta Harriketarren asanbladakideek Agarreko familiei urtenbide bat emotea, errolda eskubidearen bermea emotea eta familien bizi baldintza onak bermatutea eskatuten deutsie Lemoako Udalari.

Bestalde Lemoako Udalak be, egoera honen aurrean, komunikadu ofizial bat atera eban. Bertan adierazo eban etxebizitza horreek okupatuten dabezan persona eta familien berkokapena egiteko lanean dabilela eta persona honeen bizileku, gizarte eta osasun-premiei erantzuteko, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, dispositibo integrala antolatu dauala.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!