MUSIKEA

Ane Han taldearen “itzulereak” sarrera guztiak agortu ditu Kotxepinen

Ager Barragan 2026ko urtarrilaren 21a

Ane Han taldearen emonaldia Igorreko Lasarte Aretoan

Lasarte Aretoan izandako arrakastearen ostean taldea Kotxepinera bueltauko da ia lau urteren ostean, Itzulera(k) diskoa aurkeztuteko.

Ane Han taldeak Itzulera(k) diskoaren hirugarren aurkezpen kontzertua egingo dau urtailaren 23an, 20:00etan, Ane Goienetxe taldeburu eta abeslariaren jaioetarrian, Lemoan, eta gainera sold out kartela eskegita.

“Esan daigun itzulera bat dala, leku bardinera eta jente bardinagaz”, azaldu dau Goienetxek BEGITUn, izan be, Ane Han taldea lemoan aurkeztu zan 2022ko maiatzean. Urte horretako garagarrilean baina, kotxe istripu larria izan eban lemoaztarrak eta taldearen ibilbidea gelditu egin zan. Oin, abeslaria berreskuratuta eta taldea handituta, prozesu horreri men egiten deutsan Itzulera(k) diskoagaz dabil bueltetan oholtzetara.

Zemendiaren 29an, Igorreko Kultur Etxean egin zan diskoaren aurkezpen kontzertua eta esan moduan, Lemoakoa be izango da beste “itzulera bat”: “Berezia izango da zentzu askotan, ni Lemoakoa nazelako eta nire herrian aurkeztutea, inguruko jenteagaz, betikoakaz… Oso polita izango dalakoan nago”.

Urtailaren 23rako “oso gogotsu” dagoala baieztau Goienetxek eta Endika Parra, Unai Santos, Amaia Izarzugaza, Nikita Shemyakin eta Ander Gorostiola taldeakideakaz batera, Igorren modura, barriro be giro “zoragarri” bat sortutera urtengo da Kotxepineko oholtzara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!