Esther Iturrioz alkatearen esanetan, esku-hartze hauek hezkuntza azpiegiturak etenbarik aztertuteko jarraipen planaren barruan kokatuten dira: “Garrantzitsua da instalazinoak egoera onean mantentzea, batez be 0-3 urte bitarteko haurren ondoizatea eta familien adiskidetzea bermatzeko”.
Horrez gain, ikasle nagusiagoen beharrei erantzunez, Udalak eskoletako hainbat leiho be barriztu ditu, 4.931,89 euroko inbersinoagaz. Ikastetxeen segurtasuna eta erosotasuna hobetzea izan da helburua.