IKASTAROA

Ongizate eta autozaintza ikastaroa Lemoan

Ager Barragan 2026ko urtarrilaren 12a

Iratxe Etxebarriak Bizirik bizi: Ongizatea eta autozaintza ikastaroa eskainiko dau Lemoako Kulturgunean urtaila, zezeila eta martian.

Norberaren ongizate eta autozaintzan lagunduteko helburua daukan ikastaro honek sei data desbardin eukiko ditu: urtailaren 15 eta 29, zezeilaren 12 eta 26 eta martiaren 12 eta 26, danak eguenak. Herriko Kulturgunean egingo dabe, aitatutako egun horreetan, arrastiko 17:30etik aurrera eta joan gura dauanak, hilaren 14ra arte dauka izena emoteko epea zabalik.

Haurrak jagoteko haurtzaindegi zerbitzua behar izan ezkero, ludoteka zerbitzua dagoala edierazo dau Udalak. Informazino gehiago gura dauanak, barditasuna@arratia.eus helbidean edo 688 627 393 telefonoan ipini beharko da harremanetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!