Ekitaldia 17:00etan hasiko da, Kotxepin Kultur Etxean, eta bertan Gazteriaren Plan Estrategikoaren diseinuan lanean jardungo dabe gazteek, giro atseginean eta musikak lagunduta. Helburua argia da: aukera, espazio eta jarduera gehiago eskainiko dituan Lemoa eregiten segidutea, gazteen behar eta nahiak oinarri hartuta.
Udaletik azpimarratu dabe gazteen parte-hartzea funtsezkoa dala etorkizuneko ebatzaik hartzerako orduan. Horregaitik, dinamika “erakargarriak” prestatu dabez, eta parte hartzean daben guztiek 30 euroko saria eskuratzeko aukera izango dabe: izena emon, Golden Ticket-a topau eta badago.