MANIFESTAZINOA

Sarek deitutako manifestazinoa Lemoan

Ager Barragan 2025eko abenduaren 30a

Argazkia: Sare.eus

Sare Herritarrak “Ezin da gehiago luzatu” lelopean martxan ipini dauan mobilizazino dinamikearen barruan, Lemoan be, atzen urteetan egin dan moduan, manifestazinoa egingo da bihar, hilak 31

Deialdia 18:30ean izango da, Plaza Gorritik hasita, eta preso, igeslari eta deportauen eskubideen aldeko aldarria kalera aterateko helburua dauka manifestazino honek.

Urteroko manifestazino nagusia, Bilbon egingo da urtailaren 10ean, Euskal Herri osoko jente-arteari dei eginaz eta Sare Herritarrak salatzen dauanez, “ezin da gehiago luzatu salbuespen egoerea, eta beharra dago konponbide justu eta erreal baterantza pausuak emoteko”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!