BAKARRIZKETEA

Gabonetako bitxikeriak kontauko dauz May Gorostiagak Kotxepinen

Erredakzinoa

Abenduaren 17an, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean sei eta hamar urte bitarteko umeentzako Gabonetako bitxikeriak ipuin kontaketea egingo da, 18:30ean. Bertan, May Gorostiaga antzerkigile polifazetikoak Gabonen inguruko bitxikeria eta istorio ugari kontauko ditu.

Gorostiagak eskarmentu handia dauka oholtza gainean, izan be, aktorea, idazlea, zuzendaria, irakaslea, titiriteroa, klown-a eta abar izandakoa da, bai eta oholtza gainerko inprobizazinoko aditua.

Gabonetako bitxikeriak kontaketan, Gorostiagak jai honeen gaineko hainbat galdera erantzungo deutseez umeei: “Zergatik ipinten doguz apaingarriak Gabonetan? Zer da zehazki opari bat? Non aurkitu daikegu munduko oparitako paperik handiena? Zer gertatuko da Olentzero eta Mari Domingi joaten diranean? Baina zer dala-ta hainbeste bitxikeria? Gabonen atzean dagozan istorioak ezetu gura dozuz? Zatoz entzutera!".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!