
2014. urte amaieran hasi ziran Jokin Uriarte, Mikel Muesas eta Pablo Ruiz Zeinke taldearen lehen kantuak konposatuten Lemoan. Hortik urten zan 2015eko maketea eta Zeinkeren musikea, Lemoan lehenengo eta inguruko oholtzetan gero, plaza eta aretoetan entzuten hasi zan. Hamar urte beranduago, Zeinkek Unea heldu da birea iragarri eban, atzenengo kontzertuakaz. Birako eta taldearen atzen kontzertua abenduaren 13an izango da Lemoako Karabie Gaztetxean, 23:00etan, sarrera librea izango da. Kontzertu aurretik Pablo Runtogetherren pintxadea egingo da eta ostean, DJ Agata Lagataren musikea.
Hamar urte honeetan, maketeaz geroztik, Zeinkek beste disko bi argitaratu ditu. Lehenengoak 2016an ikusi eban argia, Sormena, Kemena izenpean, Urtzi Izaren estudioan grabauta eta ekoiztuta. 2017an eta 2018an kontzertuz kontzertu ibili zan hirukotea baina gero, Ruizek taldea itxi eta geldialditxoa egin eben. Asier Fernandez baju-jole barriagaz hasi ziran 2019an disko barriari bueltak emoten eta hortik sortu zan 2021ean argitarau zan Antiheroiak. Fernandezen lekukoa Aitor Ipiña billaroztarrak hartu eban gero eta ordutik mantenidu da hirukotea. Holan, hirukote honek -Ipiñak, Uriartek eta Muesasek- biribilduko dau Zeinkeren ibilbidea Karabien, taldearen etxea izan da gaztetxean.