BERBALDIA

Cementos Lemonaren kutsadurearen gaineko berbaldia Kotxepinen

Ager Barragan 2025eko abenduaren 4a

Makatzak Arratiako Ekologistak taldeak antolatuta, gaur, hilak 4, Ekologistak Martxan-eko Carlos Arribas Ugarte Lemoan egongo da, Cementos Lemona lantegiak eragiten dauan kutsadurearen gainean berbaz.

Saioa Kotxepin Kultur Etxean izango da, 18:30ean. Zementuaren fabrikazinoak eragiten dauzan CO2, dioxina, amoniako eta bestelango gas kutsakorren datuak emoteaz gainera, Arribasek azalduko dau zelan isurketen baimenen ez beteteak, inguruko biztanleriaren osasuna arriskuan ipini daben. 

Cementos Lemona EAEko enpresa kutsakorrenetakoa da Climate Traceren arabera. climatetrace.org webgunea da mundu mailako isurketak neurtuten dituan webgune garrantzitsuena eta honen arabera, Cementos Lemonak 215,11 kilotona CO2 isuri ebazan 2024an, beste kutsakor batzuez gainera eta EAE mailan, bederatzigarren lantegi kutsakorrena da Lemoakoa. 

Lehenengo postuan barriz, Repsolen petroleo-findegia dago, 2,56 milioi tona CO2 isurita. Climate Trace proiektuaren ondorio kezkagarrienetakoa izan da, orokorrean, mundu mailan gobernuek onartuten dabena baino hiru aldiz gehiago isuri dala atmosferara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!