IPUIN KONTAKETEA

'Kolorez Kolore' umeantzako ipuin kontaketa antzeztua, Lemoan

Amaiur Irazabal Korta 2025eko azaroaren 26a

Zemendiaren 26an, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean arrastiko 18:30ean eskainiko dabe Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtadok kontaketea.

Txikerrentzako ipuin kontaketa antzeztua eskainiko dabe Nerea Ariznabarreta Izcue eta Mariano Hurtado Bravok, Kotxepin Lemoako Kultur Etxean. Zemendiaren 26an, eguazten honetan izango da arrastiko 18:30ean. Hiru eta bederatzi urte bitarteko umeentzako kontaketa antzeztu honetan, hiru ipuinen bitartez txikerrei koloreakaz esperimentetan animauko jakie. Poesia, umorea eta ilustrazinoak dira, gitarrearen musikeagaz batera, kontaketearen oinarri. Lehenengo ipuinak marraztutea maite dauan haur baten istorioa kontetan dau, ametsak egi bihurtuteko konfidantzea landuz. Bigarren ipuinean, ostadarraren sorrerea irudikatuko da eta talde lanaren garrantzia azpimarratuteko helburua eukiko dau. Atzenean, umeek eguzki izpi baten aldaketea ezetuko dabe,  nortasun anitzen garrantzia adierazoteko eta honeek balioan jarteko.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!