IKUSKIZUNA

'Kay Robot' umeentzako txotxongilo komedia Lemoan

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 20a

Zapatu honetan Kotxepin Kultur Etxean, bost urtetik gorako umeentzako "Txotxongilo komedia kezkagarri eta ameslaria".

Zemendiaren 22an arrastiko 18:30ean taularatuko da hiperteknologiaren tiraniaren ganeko txotxongilo komedia, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Ameztu Antzerkia konpainiak, bost urtetik gorako umeentzako sortu dauen lana da, Kay Robot. Emilio de Pinedo da zuzendaria eta David Taboada antzezlaria. Kay jenio eroaren istorioa kontatzen da antzezlanean. Kay robota bere asmakizun eta adimen mekanikoz beteriko mundu baten bizi da eta bere nahia, mundu naturala eta artifiziala bateratutea da. Lan handie egiten dau, baina halan da be, izaki mekanikoak matxinatu eta infernu futuristea sortuten dabenez, dana urtetan jako txarto. Kayk orduen, bere iluntasunari kontra egin eta esentzia propio bat topetan hasi beharko da; gizakiaren esentzia. Mundua salbetako gizateria robotizauagaz amaituko dauan liskarra konpondu beharko dau.



 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!