LASTERKETEA

Domekan ospatu zan Lemoatx Trailen IX. edizinoa

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 17a

Zemendiaren 16 goizean izan ziran lasterketak eta martxak Lemoan. 

Atzo izan zan Lemoatx Trail lasterketaren IX. edizinoa eta ehundaka lagun batu ziran bertan. Honeek dira lasterketearen emaitzak: Andrazkoen irabazlea 25 km-ko lasterketan Itsasne Urkiaga 2:31:07ko denporeagaz, Ohiana Azkorbeitia 2:38:15koagaz eta Paule Portilla 2:49:50egaz. Gizonezkoen kasuan, 2:06:06tan Iñigo Padrerak irabazi eban eta Aritz Kortazar eta Alexander Ordeñana heldu ziran ostetik, 2:06:56 eta 2:07:03ko denporak eginda. 17 km-ko lasterketea Itsasne Bengoetxea zeaniztarrak irabazi eban

1:54:30eko denporea eginda, Ana Agirrek gero 2:00:36 egin eban eta hirugarrena Deiene Gurtubai izan zan 2:01:58ko denporeagaz. Gizonen podiuma Aner Zuluaga igorreztarrak, Eukeni Egileor zeaniztarrak eta Mikel Markinak lortu eben; 1:26:08ko denporea Zuluagak, 1:28:30koa Egileorrek eta 1:28:48koa Markinak.  Lemoako Ganzabal Mendi Taldetik, 25 km-ko lasterketaren irabazlea andrazkoetan Tamara Txikon izan zan 3:50:59ko denporea eginaz eta 17 km-koa Deiene Gurtubaik. Gizonezkoen sailkapenean, 25 km-koa Ruslan Roderok irabazi eban 2:31:37 eginaz eta 17 km-koa Kevin Luchak 1:41:04

.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!