Eguenetik domekara hainbat ekintza antolatu dira Lemoan, kirola eta ariketa fisikoa ardatz hartuta. Egueneko lehenengo ekintza arrastiko 19:00etan hasiko da Kotxepinen berbaldi bategaz. Elkarrekin tiratuz, urrunetik iristeko: sokatira barrutik Aimar Gamindek eta Maider Gomezek, Laukizko Gaztedi sokatira tiratzaileak taldeko kirolari bik, emongo dabe berbaldia. Ostean, 20:00etan, tokiko kirolariei aitormena egingo jakie Kotxepinen eta kopaua be egongo da. Barikuan 17:00etatik 19:30era umeen Bizkaiko Esku Pilota Txapelketea jokatuko da Lemoako kiroldegian. Ordu bardinean hasita, arrastiko 17:00etan, Gazterleak-ek mahai-jokoak eta haur zein gazteentzako jiu-jitsu inklusiboa antolatuko dau Lehendakari Agirre 1ean, 18:00ak arte. Egunagaz amaituteko, iluntzeko 19:30ean andrazkoen pala partidua egongo da kiroldegian. Zapatuan, eguna goizetik hasiko da: 10:00etatik 12:00etara Gazterleak-ek helduentzako autodefensa tailerra eskainiko dau kiroldegian. Atzen ekintza domekan izango da, goizeko 8:00etatik 15:00retara IX. Lemoatx Trail 2025 Mendi Lasterketea jokatuko da.