Gaur iluntzeko 20:00etan Olaia Vallek, Entre mi cuerpo y yo. Llorona llévame al río lana aurkeztuko dau Lemoan. Publiko guztiarentzako, jantza garaikidearen eta musikearen arteko alkarrizketa sakona dan proposamen performatiboa sortu dau. Gorputzaren mugak eta emozinoaren indarra aztertzen ditu, jantza garaikidearen bidez eta zuzeneko musikaz lagunduta. Jantzariak, intimoa eta adierazkorra dan barne bidaia bat kontetan dau ikuskizunean, jantzaren eta soinuaren arteko lotura estua sortuz. Ikuslea, zentzumenen esperientzian barneratuten da mobimentua eta musikea buztartuten diranean.