Urtero legez, Lemoako azokeak udagoieneko baserriko produktuak eskainiko dauz. Aukerea izango da bertoko produktuak erosi eta ekoizleei zuzenean laguntzeko.
Azokan topau ahal izango dira, besteak beste, barazkiak, eztia, ogia, euskal pastela, gozoak eta gaztaia. Goizeko azokeaz gainera, 12:00etan jantza plaza egongo da Durundi Barrigaz eta 13:00etan Mendieta Herri Kirol Taldeak azkolarien erakustaldia antolatu dau.
Txakolin dastaketea
Txakolinaren munduan murgiltzeko aukerea be izango da azoka egunean. Arlonagusia plazan txakolin dastaketea egiteko aukerea egongo da eta Euskadiko hiru jatorri-deiturak ezetuteko: Getariako, Bizkaiko eta Arabako txakolinak. Saioa 13:00etan hasiko da eta ordubete inguru iraungo dau, gidatutako ibilbide zentzugarri baten bidez lurralde bakotxaren izaera eta saborea ezetuteko. Izen-emotea egunean berean egin behar da, 10:00etatik aurrera, eta 30 lagunek izango dabe parte hartzeako aukerea.