aurkezpena

Ahoztar Zelaietak 'El pradalismo' liburua aurkeztuko dau Lemoan

Amaiur Irazabal 2025eko azaroaren 4a

Zemendiaren 6an izango da atera dauan azken liburu honen aurkezpena, Lemoako Karabie Gaztetxean.

Ahoztar Zelaieta idazle, ikerlari eta kazetariak bere azkenengo liburua, El Pradalismo, aurkeztuko dau Lemoako Karabie Gaztetxean. Zemendiaren 6an iluntzeko zazpiretan izango da aurkezpena. Txalaparta argitaletxearen Orreaga sailaren barruan argitaratu da bilbotarraren liburua. Zelaieta, politika eta ustelkeria gaietan aditua da eta azken lan honetan,  EAJ alderdiaren barneko antolaketa eta poderearen funtzionamentua ulertuteko saiakera bat egin dau. Liburuan, Imanol Pradalesen ibilbide politikoa azaltzen da eta JoBuBi (Jóvenes Burukides Bizkainos) izeneko barne-taldean bidea be aitatuten dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!