Luis Zubero Aldekoa pasau dan eguenean hil zan Lemoan, 77 urte eukazala. Zeberion jaioa, Zubero txirrindulari profesionala izan zan ia hamarkada batez eta KAS talde mitikoko taldekidea izan zan 1970eko hamarkadako hasikeran, 1967an Bizkaiko eta Espainiako txapeldun izan ostean. Txirrindularitza profesionala 1976an itxi eban arren, inoz ez eban bizikletea guztiz aparkau. Izan be, bai Ciclos Zubero bizikleta negozioagaz bai Arratiako Ziklista Elkarteagaz izandako harremanakaz, betidanik egon da txirrindularitzeari lotuta.
Arratiako Ziklista Elkarteak sare sozialetan egin deutsa omenaldia Zuberori: "Txirrindularitzearen erreferente bat joan jaku. Zoragarria zan karreretan beragaz berba egitea, beti atsegina, beti irribarretsu... Ez dogu inoiz ahaztu behar Luisen moduko personak galtzea gogorra bada be, berari ezetuteagaitik izan dogun zortea ez dala makala. Luis, beti gure bihotzetan. Zagozan lekutik, ikusiko gaituzu jarraituko dogula txirrindularitzearen alde lan egiten, beti, sari guztien gainetik eta laino guztien azpitik".
Atzen urteak Lemoan egin ebazan Zuberok eta bere omenez, Lemoako Udalak Luis Zubero Skill Parkea inaugurau eban pasau dan urtean. Hileta mezea Lemoako Andra Marin egingo da bihar, hilak 4, 18:00etan.