Zita hunkigarria dago gaur Lemoan, izan be, martian hil zan Iñaki Moreno 'Urtxume' lemoaztarraren atzen liburua aurkeztuko da. Zendu aurretik, 'Untxume'-k maitasuna, desamodioa, asegabetasuna eta denporearen joanaren gainean hausnartuten dauan Cerca de ti, Zure ondoan poesia liburua idatzi eban eta gerora argitaratu dau lana Circulo Rojo argitaletxeak. Aurkezpena gaur, hilak 30, egingo da Kotxepin Kultur Etxean, 19:00etan.
Circulo Rojo argitaletxeak maitasunaren eta irakurlearen arteko alkarrizketa sakona buztartuten dauan lan moduan deskribatu dau liburua: "Lehenengo poematik sentiberatasun paregabea antzematen da; gainera, hizkuntza modu naturalean erabili dau eta, horri esker, irakurlea erraz murgiltzen da egilearen unibertso emozionalean. Gaztelaniaz nahiz euskaraz idatzitako lanek ñabardura ugariko esperientzia eskaintzen dabe, idazlearen sustrai kulturaletara eta norberaren eta taldearen intimitatera hurbilduz".
Morenoren bigarren liburua da hau, aurretik Urtxumeren ipuinak argitaratu eban-ta.