Arkitektura ondarean ardaztuta egon diran aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldiak amaitzear dagoz eta eskualdeko atzena bihar, hilak 29, egingo da Cementos Lemonan. Jarduerea hilaren 15erako antolatu bazan be, Palestinaren aldeko greba egunean lantegia geldirik egon zala-ta atzeratu zan jarduerea. Beraz, eguaztenean 11:00etatik 13:00etara egongo dira bisitariak Lemoako zementu fabrikan. Erreserbak zabalik dagoz 94 487 22 00 telefonoan eta lemona@lemona.com helbidean, bai eta ondareabizkaia.eus webgunean.

Arratiako paisaia industrialaren lantegi esanguratsu eta ikusgarriena dana oin ehun urtetik gora ipini zan martxan, 1917an hain zuzen be, Cementos Portland Lemona izenagaz. Ordutik, lantegia modernizau eta handituten joan da urterik urte, Lemoara langile ugari erakarri eta herrian errastu handia itxita. Honen historia ezetu eta zementuaren fabrikazinoa zelan egiten dan eta Bizkaiko historian izan dauan garrantzia azalduko da bisita gidatuan.
Zementuaren fabrikazioa bisitearen azalpena
Lehen zementuak Antzinako Grezian eta Antzinako Erroman erabiltzen hasi ziren eraikuntzan, gai konglomeratzaile gisa. XIX. mendearen amaieran, hormigoi armatua agertu zenean, zementua eraikuntza berrien egitura guztietan erabili zen. 1917an lanean hasi zen Cementos Lemona SA enpresan, gaur egungo eraikuntzan eta ingeniaritza zibilean ezinbestekoa den material horren fabrikazio-prozesua ezagutuko dugu.

Cementos Lemona 1950 hamarkadan, Lemoaren hazkunde lotu-loturik egon da lantegiagaz.