1984. urtean jaio zan Lemoako Eskupilota Taldea eta martxan eta topera jarraitzen dauala ospatuteko, 41. urteurreneko jaia antolatu dabe biharko, urri lehenengoak 24. Bertan batuko dira pelota eskolatik eta klubetik pasautako ikasle, entrenatzaile, pelotari eta lagunak arrasti osoan zehar egin dan kirol-jaia ospatuteko. Arrastiz pelota partiduak jokatuko dira eta honeek amaituterakoan, 21:00etan, jan-edana egongo da klubekoentzako, musikeak girotuta.
Lehenengo partiduak gazteenak izango dira, 17:00etatik 19:00etara, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako partiduak jokatuko dira-ta. Hiru partidu egongo dira jokoan, Lemoakoak Joko Alai, Arkupe eta Iluntxo kluben kontrakoak. Jarraian entrenatzaileen arteko apustuari ekingo jako, Ruslan eta Oier Etxebarriak gorriz eta Aurrekoetxea eta Ibargaraik urdinez jokatuko dabe. Mokautxoaren aurretik barriz, kirol ikuskizunari amaierea emoteko, andrazkoen partidua jokatuko da: Uriarte-Gaminde vs. Aldai-Bergara.