Zapatuan bere 26. urteurrena ospatuko dau Lemoako Harriketarrak Gazte Asanbladak

Bea Azpiri 2025ko urr. 22a, 08:56

Hasierako gaztetxea

Egun osoko egitaraua prestatu dabe urteurrena ospatuteko. Poteoak, bazkaria, serigrafia tailerra eta kontzertuak egongo dira. Akëer, Indabe, Toc eta Marte Lasarte taldeek eta Junapu abeslariak eskainiko dabez kontzertuok. Ostean, DJ Zatzaz arduratuko da musikea ipinteaz.

Harriketarrak Gazte Asanbladak Lemoako Karabie Gaztetxea sortu eban 1999an. Urtebete beranduago gaztetxea erre zan eta eta eskolak izandako Udalaren eraikinera aldatu ziran gazteak.

 

Urri bigarrenak 25, zapatua

11:15ean, txupina.

11:30ean, serigrafia tailerra Torontileren eskutik.

13:30ean, triki-poteoa Naroa eta Ibaigaz.

15:00etan, bazkaria.

17:30ean, poteo animaua.

21:30ean, kontzertuak: Akëer, Indabe, Toc, Marte Lasarte eta Junapu. Ostean, DJ Zatzaz. Ogitartekoak salduko dira karpan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!