Urri bigarrenaren 25ean, zapatua, Lemoako Andra Mari eleizak Koru Taldeen Topaketea hartuko da, hiru euskal abesbatza batuta. Saioa 19:30ean hasiko da eleizako sonoridadea aprobetxauta, andra zein gizonen ahots taldeakaz hiru kantaldi egingo dira. Batetik, Zornotzako Karmelo ikastetxeko ikasleen amek osotutako Xuxurlariak Abesbatzak kantauko dau. Erandioko gizonen Mendibaiarte Abesbatzak be bakarrik zein Altzaga Abesbatzagaz kantauko dau, atzen hau Erandioko andrek sortutakoa.