antzerkia

Patata Tropikala konpainiak umeentzako antzezlana dakar Kotxepinera

Asier Abrisketa 2025eko urriaren 21a

Barikuan Judith Poves eta Iker Etxarrik ipuinak eta antzerkia buztartuten dituan Zapata gorriak lana taularatuko dabe Lemoako Kultur Etxean, 18:30ean.

Oingo barikuan, hilak 24, Patata Tropikala konpainiako Judith Poves eta Iker Etxarri Lemoako Kotxepin Kultur Etxean izango dira, 18:30ean, Zapata gorriak antzezlana jenteaurrean taularatuteko. Lau eta zortzi urte bitarteko umeei zuzendutako kontakizun "zirraragarri eta magiko" honek antzerkia eta ipuin kontaketea batzean ditu.

"Irudimena, emozinoak eta parte-hartzea buztartuten dauz, haurrek ipuinaren barruan bidaiatu eta amesteko aukerea izan dagien", dinoe Patata Tropikalatik. Holan, saio "hunkigarria eta koloretsua" izango da barikukoa, "familian gozatuteko modukoa". Judith Poves eta Iker Etxarrik Bartzelonan ipini eben martxan konpainia 2008an baina oin, Irun daukie egoitza lez eta batez be Euskal Herritik dabiz lan desbardinak taularatuten.

Sinopsia

Oinez goaz aurrera, zapatak, oinetan minik ez hartzeako janzten doguz. Zapata gorriak. Gorria pasinoaren kolorea da, pasino barik ez dago ametsik eta amets barik ez dago irudimenik… Haizea gure protagonisteak, egunero liburu bat irakurteko ohiturea dauka. Horregaitik irudimen izugarria dauka, baina honek sarritan arazoetan sartzean dau. Bere ikaskideek ez dabe ulertzen, eta askotan beraren kontra egiten dabe. Egun baten ikaskideek, Haizearen liburua hartu eta apurtzea ebatzi dabe. Eskerrak Haizea azkar konturatu eta iges egiten dauala. Lortuko dau iges egitea?

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!