Urri bigarrenaren 17an, barikua, Postal Kolekzionistak taldeak kontzertua eskainiko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Euskal musikagintzan eskarmentu handia daben musikarien taldeak kantautore girotik abiatutako pop eta rock doinuak buztartuko ditu zuzenean, 20:00etatik aurrera. Tolosan egoitzea daukan talde hau Iñigo Asensiok batu eban 2018an eta ordutik disko bi argitaratu ditue: Azken gaua hirian (2019) eta Bagoi hutsak (2021).
Eskarmentu handiko musikariek instrumentu eskaintza zabala jorratuten dabe. Iñigo Asensio da abestien egilea eta ahotsaz gainera armonikea, akordeoia, Hammond organoa, mandolina eta pianoa joten ditu besteak beste. Honegaz batera Ander Zubillaga (gitarra akustikoa eta elektrikoa), Juanjo Falcon (baxua), Michel Longaron (bateria) eta Irene Lopez (teklatua, pianoa, wurlitzerra) igoko dira eszenatokira.