Lari Produkzinoak konpainia 2019an sortu zan Mai, Mari eta Lari ikuskizunagaz. Antzezlan harek sexu genero ugariak, familia-eredu desbardinak, bildurrak saihesteko moduak eta askatasuna eukazan izpide eta aniztasunean ardaztutako istorio horren jarraipena da Zaintzaren dantza. Hau zapatuan, hilak 11, egongo da ikusgai Lemoako Kotxepin Kultur Etxean.
Maria Urcelay eta Jon Casamayorrek antzeztutako obra honek zaintzearen eremu desbardinetan ipinten dau fokua. Erantzunkidetasun-ereduak finkatu, autozaintza eta autoestimua sustatu, ingurumena zaintzeako mezua zabaldu eta desbardina dana babestea bultzatuten dau, eredu sozial inklusibo baten bitartez.
Sinopsia
Meri ama izan da. Bederatzi hilabetez haur bat hazi dau barruan, eta haren babesle eta zaindaria izan da. Zalantza askoren iturri bihurtu da umea. Bere lagun Marigaz batera (genero ezbitarreko pertsonaia), eta horrek eskainiko deutsan ikuspegi zabalari esker, zalantza horreei guztiei erantzuten saiatuko da, melodia akuilagarri, pertsonaia maitagarri eta istorio biziakaz batera egingo daben bidean.