berbaldia

Buru osasunaren eta autozaintzaren gaineko berbaldia Kotxepinen

Asier Abrisketa 2025ko urr. 8a, 11:26

Iratxe Etxebarriak bere liburuan oinarritutako 7.300 miligramo eszitalopram zertarako? berbaldia eskainiko dau barikuan Lemoako kultur etxean, 17:30ean.

Iratxe Etxebarria kazetari arratiarra lanaren ardureak eragindako estresak jota gaixotu zan eta esperientzia horretatik abiatuta, bere bizitzea eraldatu dau. Burnout edo lanagaitiko estres sindromean espezializautako entrenatzaile moduan egiten dau lan oin. Bere esperientzia kontetako, 7.300 miligramo eszitalopram liburua argitaratu eban eta honetan oinarrituta, berbaldia eskainiko dau barikuan, hilak 10, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, 17:30ean.

Liburuak “negu luze eta hotz batez" egiten dau berba eta momentu gogor haretan zein gero bizitakoaren gainean hausnartuten dau, buruko osasuna jagoteko zantzu batzuk be emonaz. Liburuaren izenburuak, gaixorik egoanean hartu behar izandako botikeari egiten deutso erreferentzia. Hiru zatitan dago bananduta liburua eta atal bakotxak kolore bat dauka. Lehenengo partea, urdina, buruko gaixotasunaren inguruko hausnarketak dira; bigarrenak, gorriak, egileak irakurritako literatura zientifiko edo zaintzako literaturan jasotako gomendioak dakarz. Hirugarren atalean, berdean, “opari modukoak edo errezeta batzuk dagoz” egilearen esanetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!