Eko eta itsasoa kontzertu pedagogikoa Lemoan

Bea Azpiri 2025ko ira. 23a, 09:03

Oingo barikuan, hilak 26, 18:30ean, Irati Castro biola eta bibolin-joleak, 2 eta 12 urte bitarteko umeentzako Eko eta itsasoa kontzertu pedagogikoa eskainiko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean.

Kontzertuak, plastikoen eta aldaketa klimatikoaren kontrako burrukearen premina azaltzen deutse umeei.

“Eko izaki magikoa da, eta musikearen eta kantuaren bidez aurre egingo deutse itsasoari eragiten deutsien arriskuei. Publikoagaz eta musikariakaz batera, kutsadurearen, itsas ekosistema beteten daben plastikoen eta aldaketa klimatikoaren kontra burruka egiten ikasiko dabe umeek. Horretarako, arazoak eta horreek izan leikiezan konponbideak azalduko dabez artistek. Umorez, kantua, gorputz perkusinoa eta taldelanaz baliatuz, itsasoari laguntzen eta natureagaz harmonian biziten ikasiko dabe kontzertura hurreratzen diranek” dino sinopsiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!