ipuin kontaketea

Heriotzea eta dolua, umeentzako kontatuta

Asier Abrisketa 2025ko ira. 22a, 12:01

Manex Beristainek Tximeletaren bidaia ipuin kontaketea egingo dau eguaztenean, 18:30ean, Kotxepin Kultur Etxean

Manex Beristain Agirrek modu personaletik ezetu ebazan heriotzea eta dolua eta gaur egun, sormen aldetik lantzean ditu, besteei bide horreetan lagunduteko asmoagaz. Holan, gai horreek sei eta hamabi urte bitarteko umeeakaz landuteko ipuin kontaketea landu dau: Tximeletaren bidaia. Lemoako Kotxepin Kultur Etxean egingo dau kontaketea eguaztenean, hilak 24, 18:30ean.

Saioa kandelaren argia isiotuz hasiko da, gure barruko argiaren metafora moduan. Tximeleta zuriak hartuko dau su horren testigua eta oroitzapenen bidaia bat hasiko dau, hainbat galderari lekua eginez, eta kultura desbardinetan heriotzeari zelan begiratzen jakon begiratuz. Errespetu eta konfiantzazko espazio seguru bat sortu eta umeek dakarrenari lekua egingo deutso kontalariak.​

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!