Zuhaitz Gurrutxagak ondo ezetuten dau Lemoa, izan be, Lemoako Harrobiko jokalaria izandakoa da umoristea. Beraz, ezagunen artean aurkeztuko dau oingo zapatuan, hilak 20, bere bakarkako hirugarren umorezko bakarrizketea: Nortasun agiria. Errealeko jokalari izandakoa, ETBko aurkezlea, antzezlea, musikaria eta umoristea da Gurrutxaga eta Lemoako emonaldia Kotxepin Kultur Etxean egingo dau, 20:00etan.
Lan honetan, aurrekoetan moduan, bere benetako bizipen personaletan oinarrituta dago bakarrizketea, eta hor lantzean dauz gauza asko: bikote apurketak itxitako mina, euskaldun on bihurtzea ze gatxa dan, edota TOC (Nahasmen Obsesibo Konpulsiboa) izateak sexu-harremanetan ekar leikezan buruhausteak. Hori da, ba, Nortasun agiria bakarrizketearen ardatza.