erakusketea

Landa eremuko queer-en bizipenak dakarz Xerka erakusketeak

Bea Azpiri 2025ko ira. 18a, 12:02

Eguenean sexilioaren gaineko berbaldia eta argazki erakusketea egongo da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean; argazkiok hilaren 25era arte egongo dira ikusgai.

Eguenean, hilak 18, 18:00etan, Martxen Larrazak eta Joseba Olagaraik Xerka berbaldia eta argazki erakusketea eskainiko dabe Lemoako Kultur Etxean. Proiektu honek Euskal Herriko landa eremuko bost persona queerren bizipenak, hausnarketak eta sensazinoak biltzean ditu. Larraza eta Olagarigaz batera, Agate Landajok be bere lekukotza eskainiko dau. Argazki erakusketea hurrengo eguenera arte egongo da ikusgai.

Berbaldian, hainbat lurralde, jatorri eta edadetako bost persona disidenteen bizi esperientzien barri emongo da. Ekimenaren helburua, euskal landa eremuan, queer izatea eta herrian bizitea euskeraz posible dala transmitidutea da. 

Xerka Martxel Larrazak 2023an ondutako fotokazetaritza proiektua da, hurrengo urtean, GRALen III. Berria sariketan saritu ebena.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!