Urri lehenengoaren 14an, domekea, Lemoan prestatuko dan 2,2 kilometroko zirkuitu urbanoan jokatuko da bosgarren urtez Bizkaiko Txirrindularitza Federakundeak antolatutako Ausarten Kopako errepideko atzen jardunaldia. Bertan, zazpi eta hamalau urte arteko gaztetxoek hartuko dabe parte. Lemoako Txirrindulari Elkartetik BEGITUri azaldu deutsienez, pasau dan urtean 160 bat txirrindularik hartu eben parte eta aurten be holan izatea espero da.
Lemoan goizean goizetik egongo dira zirkuituaren parte diran kaleak zarratuta eta lasterketak 10:00etatik aurrera izango dira, orduan urtengo dira-ta Haur mailakoak. Honeen ostean, 10:00etan Benjamin eta 11:30ean Alebinen mailakoen urtekerak izango dira. Infantil mailakoak barriz, hiru lasterketatan banatuko dira; 11:40ean neskak, 12:15ean mutilen lehenengo urtekoak eta 13:00etan mutilen bigarren urtekoak.