Hileon emongo jako hasikerea Lemoako Kotxepin Kultur Etxeko 2025-2026 kursoko egitarau kulturalari. Hilaren 20an Zuhaitz Gurrutxagaren Nortasun agiria bakarrizketea izango da lehenengo jarduerea eta urtea amaitu orduko, beste zortzi jarduera dagoz programauta. Egitaraua martxan ipini orduko, bazkidetze kanpainea zabalik dago daborduko Kotxepin Kultur Etxeko webgunean.
Adinaren araberako bazkidetze mota bi daukaz Kotxepinek. Kotxepin Lagunek, 14 urtetik gorakoek, 20 euro pagau behar dabe urtean bazkide izateko eta emonaldi guztietan % 30eko deskontua izango dabe, antzerki, kotzertu, bakarrizketa zein umeentzako ikuskizunetarako. 0 eta 13 urte bitartekoek be, Kotxepin Txiki bazkideek, %30eko deskontua daukie emonaldi guztietan, baina bazkidetzea egiteko urtean 10 euro baino ez dabe ordaindu behar.