San Antolin jaiko ospakizuneko ajea oindino pasau barik, lemoaztarrek beste zita garrantzitsu bat daukie asteon, Elizondoko andramariak hain zuzen be. Andra Mari elizearen inguruan, egun biko jaia antolatu da. Zapatuan, hilak 6, Onintza Enbeita eta Aner Eguzkitze protagonista izango dituan bertso-saioa eta Andra Mari Futbol Txapelketea izango da zita garrantzitsuenak baina aurretik zein atzetik, poteo musikatuak be egingo dira.
Astelehenean barriz, hilak 8, Andra Mari eguna ospatuko da eta orduan izango da ospakizun erlijiosoa eleizan. Eguerdiko meza nagusia amaituta, Durundi Barri talde lemoaztarrak jantzaldia eskainiko dau eleiza aurrean eta honen ostean trikitilariak ibiliko dira herritik. Jaiakaz amaituteko, arrastian Basanti konpainiak JL75 antzezlana eskainikio dau, eguraldiak lagundu ezkero, Kulturguneko plazan.
Andra Mari jaiak
Urri lehenengoak 6, zapatua
- 13:00etan, poteo musikatua Arratiako Musika Eskolako trikitilariakaz Batzokitik.
- 14:00etan, bertso-bazkaria Kulturguneko plazan (euria bada, eskolako aterpean). Bertsolariak: Onintza Enbeita eta Aner Eguzkitze.
- 17:30ean, Andra Mari Futbol Txapelketea Arlonagusian Lemoako Harrobi Futbol Klubak antolatuta.
- 19:30ean, poteo musikatua Txerokiak taldeagaz Arlonagusia futbol zelaitik.
Urri lehenengoak 8, astelehena
- 12:00etan, meza nagusia Andra Mari eleizan;.
- Meza ostean, Durundi Barri jantza taldearen emonaldia.
- 13:30ean, Triki-Piu-Pand trikitilariak herritik.
- 19:00etan, Barsanti konpainiaren JL75 antzezlana Kulturguneko plazan.