auzoak

Baba lapikoen artean ospatuko da San Antolin Lemoan

Asier Abrisketa 2025eko irailaren 1a

Bihar Lemoatx azpian ospatuko dan jaian mezea, azkolarien erakustaldia, Baba Lehiaketea eta erromeria egingo dira. Autobusa egongo da joan-etorriak egiteko.

Urri lehenengoaren 2an, martitzena, urteroko zita garrantzitsua izango dabe lemoaztarrek, San Antolin jaia hain zuzen be. Urtero lez, autobusak egongo dira Lemoatx azpiko ermitara igoteko, 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00era. Izan be, egun osoko jaia ospatuko dabe bertan Lemoako kuadrillek giro ederrean.

Eguna 12:00etako mezeagaz hasiko da, San Antolin ermitan eta jarraian barauskarria izango dabe hurreratutakoek. Ostean, 13:00etan, Mendieta Herri Kirol taldeko azkolariek erakustaldia egingo dabe jentea baba lapikoak prestatuten dabilen bitartean. Lapikoak 14:00etarako aurkeztu beharko dira. Tripea bete ostean barriz, Joxe Mendizabalek erromeria girotuko dau 16:30etik aurrera.

San Antolin ez da asteon Lemoan ospatuko dan jai bakarra, izan be, zapatuan eta astelehenean Eleizondoko andramarietako ekintzak dagoz programauta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!