IKASTAROAK

2025-2026 ikasturterako Lemoako Udal ikastaroen eskaintza aurkeztu dabe

Bea Azpiri 2025eko abuztuaren 29a

Izena udal webgunean emon behar da baina izena emoteko epe desbardinak dagoz eta batzuen informazino zehatza urri lehenengoan zehar emongo dau jakitera Udalak.

Astelehenean, urri lehenengoak 1, zabalduko da izen-emote epea eta hilaren 30era arte egongo da zabalik, euskera ikastaroetan: Euskara eskolak; Euskara merkatarientzat; Pertsona migratuentzat euskara ikastarotan, hain zuzen be.

Hurrengo astelehenetik, hilak 8tik, 11ra, barriz, hurrengo ikastaroetan emo daiteke izena: 8 eta 12 urte bitarteko umeentzako Xakea haurtzaroan; 6 eta 11 urte bitarteko umeentzako Pentsamendu sakona garatzea; 16 urtetik gorakoentzako Makilajea, 14 urtetik gorakoentzako Argazkigintza digitala; 16 urtetik gorakoentzako Informatika; Eskulanak; Bizitzak josten, elkartzen duten puntadak; Esperientziak kontatzearen balioa; Elikagaien kontserbazioa; Risoterapia eta Bisuteria Masterclass.

Urri lehenengoan zehar emongo da jakitera zein dan izena emoteko epea honako ikastarootan: Zoru pelbikoa eta sexualitatea eta Emakumeok elkarrekin hazteko espazioa.

Bizirik bizi sei saiotako ikastaroa 2026an izango da eta izen-emote epea abenduan zabalduko da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!