Zerbitzuak zati bi izango ditu, bata goizean 10:00etatik 15:00etara eta bestea arrastian 17:00etatik 21:00etara.
Egun horretarako hainbat ekintza prestatu dabez hurreratuko diran herritarrentzako, besteak beste mezea, azkolariak eta baba-jana.
Hemen egitarau osoa:
Urri lehenengoak 2, martitzena
12:00etan, mezea San Antolinen.
13:00etan, azkolarien erakustaldia Mendieta Herri Kirol Taldearen eskutik.
14:00etan, Baba Lehiaketako lapikoen aurkezpena: “Urrezko lapikoa” + 100 euroko bonua herriko komertzioetan erabilteko.
16:30ean, erromeria Joxe Mendizabalegaz.