Domenkan, abuztuak 10, San Lorentzo edo San Lontzo eguna da eta izen bereko ermitan, Lemoako Azurreka auzoan, jaia ospatuko da 12:00etatik aurrera. Ermitan mezea egongo da eta urtekeran, barauskarria bananduko da bertaratutakoen artean, trikitilariek girotuta. Gero, 13:30ean, erromeria egingo dabe eta arrastian, 18:30ean, batuko dira barriro auzotarrak umeentzako jolasetan zein Igel Txapelketan parte-hartzeako.