TRONTZEA

Arabako Trontza Txapelketea irabazi dau Ruth Linazak

Bea Azpiri 2025ko abu. 8a, 08:57

Atzo, abuztuak 7, jokatu zan Gasteizko plazan Arabako Trontza Txapelketea eta Ruth Linaza Lemoakoak eta Garbiñe Perez de Ugaldek osotutako bikoteak jantzi eban txapela. Horretarako, Sara Jimenez de Aberasturi eta Maite de Feliperi irabazi eutseen,1,05 zirkunferentziazko pinu egurrak 3 minutu eta 53 segundutan ebagiz.

Bero handia eta aurkari gogorrak izan ebezan Lemoakoak eta bere bikoteak. Lehia estua izan zan, eta galtzen hasi arren, zazpigarren ebaketan parekatu eta irabaztea lortu eben Linazak eta Perez de Ugaldek. “Sensazino onakaz joan ginan baina aurrean bikote gogora geunkan. Lehenengo ebaketea batera bota genduan. Ostean, eurak aurreratzen hasi ziran eta ebaketa erdiko bentajea hartu eben zazpiagarrena egin arte. Guk gure erritmoa mantenidu egin genduan eta zazpigarrenean parekatu, eta zortzigarrenean aurrea hartu genduan, amaitu arte” azaldu deutso begituri Lemoako kirolariak.

 

Trontza erakustaldi gitxi

Andrazko bikote bi baino ez ziran egon txapelketan eta Linazak trontzalariek plazetan lekurik ez izateari egozten deutso errua. “Ez daukagu erakustaldi asko egiteko aukerarik eta hori nabaritzen hasita gagoz. Ez badaukazu lekurik plazan, jenteak ez dau herri kirol hori egiten” salatu dau Linazak. Izan be, bere eretxian, trontzeari ez jako emoten daukan garrantzia.

Euskal Herriko Txapelketea izango da hurrengoa, baina oindino ez dakie noz ezta non izango dan.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!