JAIAK

Lemoako Udalak jaien balorazino oso positiboa egin dau

Bea Azpiri 2025ko abu. 7a, 09:05

Lemoako Udalak adierazo dau jaietan lasaitasuna eta segurtasuna nagusitu dirala, eta jaietako egitaraua normaltasunez garatu eta lemoaztarren parte hartzea handia izan dala. Alderdi negatiboa, jokabide autoritario eta errespetu faltako isolatu batzuk izan dira.

Lemoako Udal Gobernu Taldeak balorazino oso positiboa egin dau herriko jaien inguruan. Bost eguneko jaiek ez dabela intzidentzia aitagarririk itxi, eta egitaraua normaltasunez gauzatu dala, lemoaztar askoren parte-hartze handiagaz dinoe. Udalarentzat, alderdi positiboena, jai hasikerako desfilea eta gastronomia lehiaketak lango ekimenetan izandako parte-hartze handia izan da. “Horregaitik, Lemoako Udalak eskerrak eta zorionak emon gura deutsez herritar guztiei. Era berean, barriro be, bere esker on eta miresmenik zintzoena adierazo gura deutso jaiak antolatu eta ospatzea posible egin dauan Jai Batzordeari, eta persona, eta alkarte guztiei”.

Alderdi negatiboa jokabide autoritario eta errespetu faltakoak izan dituen persona gitxi batzuengandik etorri dala dinoe Udaletik. “Zoritxarrez, gero eta gitxiago izan arren, oindino be badagoz besteakazko ideologia desbardina daukienak iraintzen dituenak; herriko ordezkari politikoak eta ordezkari horreek, demokratikoki hautestontzietan babestu dituen lemoaztarren gehiengoa errespetetan ez dituenak. Gobernu Taldeak uste dau adierazpen askatasunaren izenean dana ezin dala onartu, edozein irain. Zentzu horretan, Lemoako Udalak lanean jarraituko dau jai dibertigarri, inklusibo eta errespetuzkoen alde, non segurtasuna eta alkarbizitza izango diran oinarri nagusiak”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!