JAIAK

Lemoako San Antolin jaietan mahaia gordeteko aukerea zabalik

Iñigo Irua 2025eko abuztuaren 1a

San Antolin egunerako, urri lehenengoak 2, Lemoatxan mahaia gordetea gura daben taldeek edo norbanakoek udaletxean emon behar dabe izena abuztuaren 18a baino lehen.

San Antolin eguneko programazinoa hauxe izango da: 12:00etan, mezea San Antolinen. Ostean, kopaua; 13:00etan, azkolarien erakustaldia. Mendieta Herri Kirol Taldea; 14:00etan, Baba Lehiaketako lapikoen aurkezpena: "Urrezko Lapikoa" + 100 euroko bonua herriko komertzioetan erabilteko; 16:30ean, erromeria Joxe Mendizabalegaz.

Autobus zerbitzua egongo da San Antolinera igoteko. Goizean, 10:00etatik 15:00etara eta arrastian 17:00etatik 21:00etara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!