HILKETA MATXISTEA

Zizur Nagusiako erailketa matxistea salatuteko mobilizazinoa egingo da gaur Lemoan

Erredakzinoa 2025ko abu. 1a, 09:54

Arratiako Mugimendu Feministak deituta, Lemoako txosnagunean izango da elkarretaratzea gaur, hilak 1, 19:00etan.

Nafarroako Zizur Nagusiako 78 urteko andra bat erail dau bere senarrak. Ezbeharra martitzenean gertatu zan. Hilketa matxistea izan sala baieztatu eban atzo Espainiako Bardintasun Ministerioak. 85 urteko gizon batek ustez 78 urteko emaztea hil eban. Gizonezkoa espetxeratzeko agindu eben eguaztenean.

Arratiako Mugimendu Feministak atzen erailketa matxista hau salatuteko alkarretaratzea deitu dau gaurko, barikua. Elizondon dagoan txosnagunean egingo da mobilizazinoa 19:00etan. "Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista!" lelopean egin da deialdia. Izan be, 2025ean Euskal Herrian gertatutako laugarren erailketa matxistea da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!