jaiak

Lemoako jaietarako jardueretarako izena emon ahal izango da bihar

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 28a, 13:09

Mozorroetarako, Playback Txapelketarako eta Rally Umoristikorako  izena emon ahal izango da arrastian txosnagunean.

Lemoako jaietako hasikerea eta txupinazoa eguaztenean, hilak 30, izango bada be, aurreko eguna jaietarako berotuteko aprobetxauko dabe lemoaztarrek. Izan be, 21:30ean herri afaria eta gero, Andoni Ollokiegiren kontzertua egongo dira txosnagunean. Horrezaz gainera, hurrengo egunetarako jardueretarako izen-emotea be egin ahal izango da arrastian.

Txupinazo egunerko Mozorro Lehiaketarako, abuztuak 1eko Playback Txapelketarako eta abuztuaren 2ko Rally Umoristikorako izen-emoteak egongo dira zabalik bihar, hilak 29, txosnagunean, 17:00etatik 18:00etara. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!