obrak

Lemoako Udalak konponketak egin ditu San Inazion

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 23a, 17:56

Arrakalak konpondu, hezetasuna kendu eta kanpaia konpondu da, datorren astean hasiko diran jaietarako ermitea prest izateko.

Loiolako San Inazioren eguna hurbil dagoala ta, Lemoako Udalak San Inazio ermitea zaharbarritu dau. Izan be, garagarrilaren 31 da San Inazio eguna eta bertan mezea kantauko da, 12:00etan, Lemoako jaien egitarauaren baitan. Eraikinak eukazan arrakalak konpondu, hezetasuna kendu eta kanpaia konpondu da, jaietarako ermitea prest izateko.

"Lan honeei esker gure herriko ondare kulturalean funtsezkoa dan ermitea egoera honean manteniduko da etorkizunerako"

San Inazio ermitea izen bereko auzoan eregi zan 1965ean eta itxura berezia dauka, kanpin denda formakoa. Antxina izen bereko tenplua egoan gune berean; tenplu modernoa be sano apala da, 6,25 x 6,35 metrokoa baino ez. Ermitearen berezitasun nagusia aurrekaldeko forjautako burdinezko hesi handia da eta gainean daukan kanpaia, kurutze bategaz amaitua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!