auzoak

Arrañon santiagoak ospatuko ditue barikuan

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 23a, 12:39

Eguerdian mezea egingo da auzoko ermitan eta gero, eskupelota partiduak eta jan-edana egongo da frontoian.

Lemoako Arraño auzoan Santiago jaia ospatuko da garagarrilaren 25ean, barikua. Ospakizun erlijiosoa 12:00etan egingo da auzoko Santiagoren omenezko ermitan. Mezatik urten ostean frontoira mobiduko da jentea, izan be, pelota partiduak jokatuko dira. Bitartean, jaia girotuteko jana eta edana zerbitzauko da bertaratutakoen artean eta musikea egongo da. Lemoako Udala: "Festa eguna alkartasuna, kirola eta giro ona buztartuteko aukera paregabea izango da.

Eskupelota partiduak
  1. Prebenjaminak: Jakes Arribas vs. Maialen Bartolome
  2. Benjaminak: Kepa Arribas vs. Julen Zubiate
  3. Infantilak: Unax Gonzalez vs. Xabier Ortuzar vs. Oier Laderas
  4. Kadeteak: Malen Gonzalez vs. Saioa Gonzalez

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!