Lemoatx Trail-en bederatzigarren edizinoa zemendiaren 16an egingo da Lemoan. Atzotik aurrera, martxa zein lasterketetarako inskripzinoa egiteko aukerea zabalik dago buscametas.com webgunean. Zemendiaren 9ra arte egin ahal izango da izen-emotea online eta aurten, webgune berean, Lemoatx Traileko merchandising-a, kamisetea eta jertsea, erosi daiteke.
Ganzabal Mendi Taldeak hiru ibilbide prestatu ditu aurtengorako. Luzeenak 25 kilometro eta 1.174 metroko desnibela daukaz eta bertan, lasterketa luzea zein martxea egingo dira eta Belatxikieta, Pagozelai eta Lemoatxatik pasauko da. Ibilbide ertainean barriz, 17 kilometro eta 815 metroko desnibelekoan, lasterketa laburra jokatuko da eta honau Belatxikieta eta Pagozelaitik bajatuko da Lemoara, Lemoatxara igon barik. Martxa familiarra barriz, 8,5 kilometro eta 358 metroko desnibelekoa da eta hau Lemoatik Lemoatxara igon eta bueltan bajatuko da.