musikea

Zeinke taldeak 'Unea heldu da' atzen birea iragarri dau

Asier Abrisketa 2025ko uzt. 18a, 17:31

Atzenengo kontzertua abenduaren 13an izango da Lemoako Karabie Gaztetxean eta Lemoako zein Arteako jaietan be egongo dira.

Hamar urteko ibilbidearen ostean Zeinke taldeak agur esango deutse oholtzeei, Unea heldu da bireagaz. Gaur egun Jokin Uriarte lemoaztarrak, Aitor Ipiña billaroztarrak eta Mikel Muesas zornotzarrak osotuten dabe Zeinke. Datorren bost hileetan, abuztutik abendura arte sei kontzertu eskainikiko ditue, atzen urteetan alboan izan daben publikoari agur esateko.

Abuztuak 1ean Lemoako Jaietan hasiko dabe Unea heldu da birea eta ostean, beste bost kontzertu eskainiko ditue. Urri lehenengoaren 5ean be Arratian izango dira, Arteako Jaietan. Urri lehenengoaren 10ean be kontzertua izango dabe baina iragarteko dago lekua. Urri bigarrenaren 17an Ugaoko Dorretxea Herriko Tabernan izango dira eta zemendiaren 20an iragarteko dagoan besteko kontzertu bat be izango dabe. Atzena, Zeinkeren etxea izan dan Lemoako Karabie Gaztetxean izango da, abenduaren 13an.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!