Lemoako Udalak aire zabaleko zinema saioak egiteko asmoa dauka aurtengo udan eta garagarrilaren 19an, egunea, egingo da lehenengo saioa. Arraibiko kirol kantxan egingo da, 21:30ean, Irati (Paul Urkijo, 2022) filmaren proiekzinoa eta VIII. mendeko Nafarroan paganoen eta kristauen arteko gatazkea kontetan dauan abentura eta mitologia buztartuten dauzan filmagaz gehiago gozatuteko, palomitak be egongo dira. Pelikulea euskeraz izango da, gaztelerazko azpitituluakaz.
Lemoan lehenengoz egingo da ekimen hau, Udalak zinema mobikorrerako ekipamendua daukala aprobetxauta. Udaletik BEGITUri aurreratu deutsienez, saio gehiago egiteko asmoa dago baina ez da egutegi finkorik ez proiektauko diran pelikulen aurreikuspenik egin, beraz, Udalaren kanaletatik jakingo dira hurrengo saioen zehaztapenak.
Sinopsia
VIII. mendea. Kristautasuna Europan zehar hedatzen dabil sinesmen paganoak desagertuten diran bitartean. Pirinioak zeharkatuz Karlomagnoren armadak egindako erasoaren aurrean, haraneko buruzagiak antxinako jainkosa bateri laguntza eskatzen deutso. Odolezko itun baten bidez, etsaia garaituko dau bere bizitza trukean emonez, baina lehenago, bere seme Eneko bere herria aro barrian babestu eta gidatuko duela agintzera behartzen dau. Urte batzuk geroago, Enekok promes horri ekingo deutso misio batekin: Karlomagnoren altxorraren ondoan modu paganoan lurperatutako aitaren gorpua berreskuratzea. Kristau fedea izan arren, Iratiren laguntza beharko dau, inguruko pagano misteriotsua. Bi gazteak baso arraro eta babesgabe batean sartuko dira, non izena daukan guztia existiduten dan.